Euskal Herriko 40 Emakume : Egon ginen, izan ginen

Azal gogorreko liburua.

40 ilustrazio koloretan.

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.

LABURPENA:

Kuxkuxeroa zara?

Gustatzen zaizu zu jaio baino lehen

zure herrian zer gertatu zen jakitea?

Eta mota askoko jendea ezagutzea?

Orduan, hau da zure liburua.

Hemen ezagutuko dituzu

gure gizarteari egindako ekarpenagatik erreferentzia diren

Euskal Herriko emakumeak eta gizataldeak.

Belaunaldi berrientzat erreferentzia diren

eta jada hilik dauden emakume hauei

historiak ez die merezi duten errekonozimendua eman.

Eremu guztietako emakumeek

lortu zituztenak ezagutaraziko dizkigute:

idazleak, kazetariak, pedagogoak,

bertsolariak, margolariak, argazkilariak,

ilustratzaileak, sukaldariak.

Ilustrazio deigarriak dituen liburua da

eta teknika desberdinak erabili dira:

akuarela, koloretako arkatzak, collage.

Has zaitez emakume hauek ezagutzen,

aho zabalik utziko zaituzte.

Empieza hoy con este libro por 0 €

  • Disfruta de acceso completo a todos los libros de la app durante el periodo de prueba
  • Sin compromiso, cancela cuando quieras
Pruébalo gratis ahora
Más de 52 000 clientes han dado a Nextory 5 estrellas en la App Store y Google Play.