(0)

PASIONARIA : Bere bizitza

E-book


Dolores Ibarruri Gómez, "Pasionaria",

Gallarta herrian jaio zen 1895ean.

Bere familia meatzaria izan zen.

Gaztetan irakasle-ikasketak egin nahi izan zituen

baina etxean ez zeukaten behar beste diru.

Meatzari eta sozialista amorratu batekin ezkondu zen.

Pobrezia gorrian bizi ziren

baina mundua alda zitekeela uste zuen.

Xede hau lortzeko komunista bihurtu zen

eta egunkarietan idazten hasi zen.

Bere lehenengo artikulua "Pasionaria" ezizenez sinatu zuen.

Bigarren Errepublikan diputatua izatera heldu zen.

Baina… 1936an, Gerra Zibila hasi zen.

Errepublikako milizianoen alde borrokatu zuen.

Azkenean, Franco jeneralaren faxistek

gerra irabazi zuten.

Horregatik, bere herrialdetik alde egin behar izan zuen.

Han zegoela, Espainiako alderdi komunistako buru

aukeratu zuten.

Demokrazia berpiztu zen

eta Pasionariak bere herrira itzultzea lortu zuen.

Berriro, diputatu hautatua izan zen.

Mitin askotan ibili zen

eta etengabe idazten jarraitu zuen.

1989an, 93 urte zituela, hil zen.