(0)

SALBURUA : Hezeguneko hegaztiak

E-book


Salburuako hezeguneak parke naturala dira.

Gasteizen dauden aintzira eta baso batzuk dira.

Oso leku garrantzitsua eta baliotsua da.

Parke honetan hegazti eta beste animalia mota asko bizi dira.

Hegazti askok honaino bidaiatzen dute negua igarotzeko.

Udaberrian beste hegazti batzuk itzultzen dira

Afrikatik txitak edukitzera.

Liburu honetan animalia hauek

ezagutu ahal izango dituzu

eta bere bizitza nolakoa den ikasi.

Liburua kolorez ilustratuta dago

hegaztien akuarela deigarriekin.

IRAKURKETA ERRAZA bilduma, irakurtzeko eta ulertzeko zailtasunak dituzten pertsonei zuzenduta dago. Liburuetan hizkuntza erraza, zuzena eta egunerokoa erabiltzen da. Hizki handiak, bazter zabalak, ilustrazioak eta hitzen definizioak, koadroetan, erabiltzen dira.